Bisiguaren Festako txartelak salgai jarriko dituzte bihar

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 25a

ORIO // Uztailaren 16tik 19ra Bisiguaren Festa ospatuko da Orion. Udalak herritarrek jaian parte hartzea nahi du, eta horretarako oriotarrek lehentasuna izango dute Bisiguaren Festako otorduetan erreserba egiterako orduan. Bihartik uztailaren 3ra bitar...

ORIO // Uztailaren 16tik 19ra Bisiguaren Festa ospatuko da Orion. Udalak herritarrek jaian parte hartzea nahi du, eta horretarako oriotarrek lehentasuna izango dute Bisiguaren Festako otorduetan erreserba egiterako orduan. Bihartik uztailaren 3ra bitartean oriotarrek bakarrik izango dute txartelak erosteko aukera. Erreserba egiteko 943-835565 telefono zenbakira hots egin behar dute. Txartel bakoitza 50 euro kostako da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide