Gaur, Orioko Triatloi Herrikoian izena emateko azken eguna

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 25a

ORIO // San Pedro jaien barruan, triatloi herrikoia antolatu du zazpigarrenez Orioko Herri Ikastolak. Larunbatean jokatuko da eguerditik aurrera, herrigunean. Hiru maila zehaztu dituzte: gaztetxoak, gazteak eta helduak. Maila bakoitzean lasterketa bana...

ORIO // San Pedro jaien barruan, triatloi herrikoia antolatu du zazpigarrenez Orioko Herri Ikastolak. Larunbatean jokatuko da eguerditik aurrera, herrigunean. Hiru maila zehaztu dituzte: gaztetxoak, gazteak eta helduak. Maila bakoitzean lasterketa bana egingo dute. Triatloian parte hartu nahi dutenek Ikastolan eta Karela kiroldegian eman dezakete izena; gaur izango da izena emateko azken eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide