Orioko VII. Triatloi Herrikoian izena eman daiteke osteguna bitartean

Aritz Mutiozabal-sasoian.Info 2015eko ekainaren 19a

Hilaren 27an egingo dute Orioko triatloi herrikoia. (Orioko Herri Ikastola)

San Pedro jaien barruan, triatloi herrikoia antolatu du zazpigarrenez Orioko Herri Ikastolak. Hilaren 27an, larunbatean jokatuko da eguerditik aurrera, herrigunean. Hiru maila zehaztu dituzte, eta maila bakoitzean lasterketa bana egingo dute.

Gaztetxoek, LHko 4, 5 eta 6. mailako ikasleek, 13:10ean egingo dute irteera, eta osatu beharko duten distantzia honakoa: 100 metro igeri, 2 kilometro bizikletan eta 800 metro korrika.

Gazteek, DBHko ikasleek, 200 metro igeri, 3 kilometro bizikletan eta 1000 metro korrika egin beharko dute.

Azkenik, helduek (1998 edo lehenagokoek) osatu behar dituzte igerian 300 metro, bizikletan 6 kilometro eta korrika 1800 metro.

Parte-hartzaile guztiek kaskoa jantzita eraman beharko dute bizikletako zatian. Triatloian parte hartu nahi dutenek Ikastolan eta Karela kiroldegian eman dezakete izena, ekainaren 25a bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide