Bisiguaren Festan parte hartzeko txartelak erosi ditzazkete oriotarrek hilaren 26tik uztailaren 3ra. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Uztailaren 16tik 19ra Bisiguaren Festa ospatuko da Orion eta beste behin herriko plaza topagune gastronimikoa bihurtuko da. Udalak nahi du herritarrek jaian parte hartzea eta horretarako oriotarrek lehentasuna izango dute Bisiguaren Festako otorduetan erreserba egiterako orduan. Ekainaren 26tik uztailaren 3ra bitartean oriotarrek bakarrik izango dute txartelak erosteko aukera. Erreserba egiteko 943-835565 telefono zenbakira hots egin behar dute astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Txartelaren prezioa 50 eurokoa da eta menuan antxoak gatzetan, tomate entsalada hegaluzearekin, zainzuriak, bisigua parrilan eta postrea eskainiko dute; prezioaren barruan sartzen dira edaria eta kafea ere. Katxina erretegiko Joxe Migel Zendoia, Xixario erretegiko Luis Mari Uranga eta Joxe Mari erretegiko Mikel Manterolak erreko dituzte lau egunetan zehar jaialdi gastronomikoan.