Danbolin Musika Eskolako ikasleak dantzan. (Ander Errasti)
Danbolin Musika Eskolako ikasleek larunbatean 17:00etan ikasturte bukaerako dantza ekitaldia eskeiniko dute, Karela kiroldegian. Bertan, 4 urtetik 13 urte bitarteko 233 ikasleek parte hartuko dute,. Bi zatitan banatuko dute saioa. Lehen zatian tailerreko ikasleek Borobila, Txapeloaz, Esku-dantza, Alunelul, Orpo punta eta Albaola dantzak dantzatuko dituzte. Eta bigarren zatian dantzako ikasle helduek Agurra, Plazara, Iturriaren dantza, Alpargata, Zinta dantza, Txontxongilo, Uztai dantza, Hirutruku eta koreografia desberdinak dantzatuko dituzte..