Euskadi Orio Sofbol Txapelketa jokatuko dute asteburuan Mendibeltz zelaian

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko ekainaren 11

Euskadiko Selekzioa 2013an Kuban egindako topaketan. (Euskadiko Selekzioa) Euskadi Kuba Sofol Topaketa egiten ari dira Euskadiko eta Kubako selekzioak eta Donostian, Bibon eta Orion partidak jokatzen ari dira; tartean dira OBBko hainbat jokalari eta Patxi Arnal entrenatzailea. Ekainaren 5ean abiatu zuten topaketa, eta hilaren 17ra arte luzatuko da. Asteburuan Euskadi Orio Sofbol Txapelketa jokatuko dute Mendibeltz zelaian; bertan Kubako eta Euskadiko selekzioek eta espainiako sofbol jokalariz osatutako All Star taldeak parte hartuko dute. Larunbatean sailkapen fasea jokatuko dute eta igandean finalak izango dira. Euskadiko eta Kubako selekzioek harreman estua dute; 2013ean egin zuten lehen topaketa Kuban eta aurten kubatarrak Euskal Herrira etorri dira. Gainera, bi selekzioen arteko hitzarmen bati esker bi sofbol jokalari kubatarrek OBB taldean jokatu dute denboraldi honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide