Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ORIO // Oriotar talde batek 1995ean sortu zuen Harribil dantza taldea. 30 lagun inguru bildu ziren hasieran, eta dantza egiteko grina herrira zabaldu zuten; ordutik euskal dantzak egin nahi zituzten oriotarrek ateak zabalik izan dituzte beti Harribilen...
ORIO // Oriotar talde batek 1995ean sortu zuen Harribil dantza taldea. 30 lagun inguru bildu ziren hasieran, eta dantza egiteko grina herrira zabaldu zuten; ordutik euskal dantzak egin nahi zituzten oriotarrek ateak zabalik izan dituzte beti Harribilen. 20 urte bete dira proiektua abiatu zutenetik, eta urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia egingo dute gaur, 22:00etan. Harribilen historiaren ibilbidea azalduko dute ikuskizunean, hasieran egiten zituzten dantzetatik abiatuta eta 20 urteetan emandako garapena erakutsiz. Ilusio handiz hartu dute erronka dantzariek, eta oriotarrak ekitaldira gonbidatu dituzte.