Harribilek 20 urte bete ditu eta ikuskizun berezia antolatu dute gaurko

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 4a

Harribil dantza taldeak 20 urte bete ditu; 2005eko Harribil dantza taldearen irudia da (Harribil) Oriotar talde batek 1995ean sortu zuen Harribil dantza taldea. 30 lagun inguru bildu ziren hasiera horretan eta dantza egiteko grina herrira zabaldu zuten; ordutik euskal dantzak egin nahi zituzten oriotarrek ateak zabalik izan dituzte beti Harribilen. 20 urte bete dira proiektua abiatu zutenetik eta urteurren borobila ospatzeko ekitaldi berezia egingo dute ostiral gauean 22:00etatik aurrera. Urteurrena ospatzeko Harribilek noizbait taldean parte hartu zutenen artean deialdi irekia egin zuen eta 37 dantzari animatu dira. Ekitaldi berezia prestatu dute; izan ere, Harribilen historiaren ibilbidea azalduko dute ikuskizunean. Hasieran egiten zituzten dantzetatik abiatuko dira eta 20 urtetan emandako garapena ikusi ahalko dute ikusleek. Ilusio handiz hartu dute erronka dantzariek eta oriotarrak ekitaldira gonbidatu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide