Muntoko aparkalekuan TAO ordaindu beharko da astelehenetik aurrera. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Astelehenetik aurrera Orioko TAO binetak ez dituzten autoek Orioko hondartzan eta Muntoko aparkalekuan aparkatzeagatik ordaindu egin beharko dute; uda denboraldian egongo da indarrean zerbitzua astelehenetik igandera 10:00etatik 20:00etara. Orain arte uda sasoian hondartza inguruan aparkatzeagatik bakarrik ordaindu behar zen Orion, baina aurten neurria Muntoko aparkalekura zabaltzea erabaki du Orioko Udalak.