Oriokok kanporaketa jokatuko du larunbatean etxean

Urola Kostako Hitza 2015ko mai. 27a, 06:50

Orioko Futbol Talde Mendibeltz Futbol Zelaian. (Egilea: Orioko Futbol Taldea) Larunbatean partida garrantzitsua jokatuko du Orioko futbol elkarteko Erregional Gorengo mailako taldeak; hitzordua 17:00etan Mendibeltz zelaian izango da Mutrikuko taldearen aurka. Pasa den larunbatean jokatu zuten joaneko partida Mutrikun, eta 0-0 berdinketa lortu zuten. Oraindik igoera lortu dezakete oriotarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide