Kukuarri Astean murgildu dira oriotarrak

Aritz Mutiozabal- Sasoian.Info 2015eko maiatzaren 27a

Larunbatean elizako pareta eskalatzeko aukera izango da. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Herriko plazan slickline praktikatuz eman zioten hasiera astelehen arratsaldean Kukuarri Asteari, eta igandea bitartean makina bat jarduera antolatu dituzte Talai Mendi elkarteko kideek. Kukuarri Egunarekin biribilduko dute astea, igandean; 11:00etan elizkizuna izango da tontorrean, eta ondoren, salda eta pintxo beroak dastatzeko aukera.

EGITARAUA

Maiatzak 27, gaur. -19:30ean, Salatxo aretoan, Valley uprising filma.

Maiatzak 28, bihar. -17:00etatik 19:30era, eskulanak haurrentzat Talai Mendiren lokalean.

Maiatzak 29, ostirala. -19:00tan, Talai Mendiren lokalean, elkarteak iaz egindako irteeren ikus-entzunezkoa.

Maiatzak 30, larunbata. -16:00etatik 19:30era, kiroldegiko rokodromoan, haurrentzako eskalada saioa. Ordu tarte berean, eliza, hango paretean eskalatzeko eta yumareatzeko aukera.

Maiatzak 31, igandea. -Egun osoan, Kukuarri Eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide