Orioko EAJk sei zinegotzi lortu ditu 1.133 oriotarren babesarekin

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2015eko maiatzaren 24a

Herritar bat botoa ematen. (Aiora Larrañaga/Hitza) Udal hauteskundeetan ez da ezustekorik gertatu eta 2011n bezala EAJk eskuratu du boto gehien Orion, 1.133 boto eta 6 zinegotzi lortu ditu. Gustura dira Orioko EAJko kideak «gure helburua sei zinegotzi lortzea zen eta bete dugu nahia». Agintaldi berriari begira EAJren asmoa alkatetza lortzea eta «gobernu sendoa» osatzea da. «Horretarako aukera badugula uste dugu eta Orainekin eta PSE-EErekin hitz egingo dugu adostasunetara iristeko». Bestetik, PSE-EEk historikoki Orioko Udalean izan duen zinegotzia berreskuratu du. Orain plataformak zinegotzi kopurua mantentzea lortu du eta EH Bilduk 2011an baino 148 boto gutxiago eskuratu ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide