Orioko EH Bilduren ekitaldi ibiltaria. (Egilea: Aiora Larrañaga)
Orioko EH Bilduk bizikletaz ekitaldi ibiltaria egingo du ostiralean. Herria Bildu nahian, herria elkartzeko eta harremantzeko proiektuarekin bat eginez Orioko plazatik abiatuko da ekitaldi ibiltaria 19:00etan: Plazan hasi eta hondartza, Goiko kalea eta Anibarko Portua zeharkatuko ditu. Ekitaldiaren hasieran Orioko EH Bilduko alkategai Emeterio Iribarrek adierazpena irakurriko du eta bertan Orioren etorkizunerako ezinbestekoak diren gakoak azalduko ditu: Goiko kaleko biziberritze plana, hondartza lehengora ekartzeko proiektua, herriko parke estalia, kanpinari beste bultzada bat ematea, ontziola zaharra eraberritzea, birziklatzeko tasak hobetzea, Motondo berreskuratzea izango ditu hizpide.