Garaiko produktuen errezetak biltzen ari dira Getariako ikasleak

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko maiatzaren 13a

Elikadura jasangarriaren gaia lantzen ari dira Getariako Iturzaeta Eskolako ikasleak azken bi ikasturteetan. Jakin badakite garaiko produktuak elikadura jasangarriaren ardatza direla, eta herritarren artean garaiko produktuak jatea sustatzeko errezeta ...

Elikadura jasangarriaren gaia lantzen ari dira Getariako Iturzaeta Eskolako ikasleak azken bi ikasturteetan. Jakin badakite garaiko produktuak elikadura jasangarriaren ardatza direla, eta herritarren artean garaiko produktuak jatea sustatzeko errezeta liburua osatu nahi dute gaztetxoek.

Ikasleek beren etxeetatik ekarritako errezetez gain, herritarren eta Getariako taberna eta jatetxeen errezetak ere bildu nahi dituzte liburuxkan, eta errezetak bidaltzera animatu nahi dituzte getariarrak. Egitasmoan parte hartu nahi dutenek ostiralera bitartean bildali behar dituzte udaberri eta uda sasoiko produktuak oinarri dituzten errezetak 012073aa@hezkuntza.net helbidera.

Errezetek euskaraz idatziak izan beharko dutela jakinarazi dute arduradunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide