Ostegunean eta ostiralean eman beharko da izena Txurrumuskiren udako ekimenetan

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko maiatzaren 12a

Udaleku irekietako haurrak plazan jolasean. (Egilea: Txurrimuski/Karkara.eus) Txurrumuskik uda sasoirako Gazte Abenturak, Udaleku Irekiak eta Uda Txokoa ekimenak antolatu ditu. Horietako ekimenen batean parte hartu nahi duten haurrek eta gaztetxoek ostegunean edo ostiralean eman beharko dute izena 18:00etatik 19:30era. Elkartetik jakinarazi dute izena ematerakoan izena-emate orria beteta eta sinatuta, osasun txartelaren fotokopia eta diru-sarrera ziurtagiria entregatu beharko dutela gurasoek. Ondoren, ekainaren 12rako gurasoekin bilera informatiboa antolatu du Txurrumuskik Salatxo aretoan. Izena-ematea Laboral Kutxako 3035 0182 18 1820021770 kontu zenbakian ordaindu beharko da. Udako Txokoa eta Udaleku Irekiak uztailean izango dira eta 80 euro kostako da bakoitza. Gazte Abenturak berriz, abuztuko lehen hamabostaldian egingo dute eta 105 euro kostako da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide