Munduko Aulki Mugikorreko txapeldunordeak dira Ander Zabala eta Imanol Garmendia. Nazioarteko estropada bat ere irabazi du bikoteak txapelketaren bezperan, baita zortzikoak ere
Zilarrezko dominarekin itzuli dira Ander Zabala eta Imanol Garmendia Munduko Aulki Mugikorreko Txapelketatik. Esloveniako Bled lakuan jokatu dira estropadak, eta Orioko ordezkariz osatutako bi ontzi igandeko finalera sailkatu ziren, larunbatean jokatutako sailkapen estropaden ondoren.Zabala-Garmendiak eskura izan zuten garaipena pisu arineko bikoan, baina azkenean bigarren postuan helmugaratu ziren, txinatarren atzetik 26 ehunekotara (06:42.05). Bigarren ontziari dagokionez, Jon Carazok bosgarren tokian bukatu zuen Biko Absolutuan, 06:49.01eko denborarekin.Munduko Txapelketaren aurretik, Zabala-Garmendiak nazioarteko estropada bat jokatu zuten, aurreko ostiralean, Bled-en bertan, eta garaipena bereganatu zuten Pisu Arineko Biko kategorian.
Hala ere, honakoa ez da izan Oriok asteburuan jokatu duen nazioarteko estropada bakarra , ezta garaipena lortu duena ere. Zortzikoan ere garaile izan ziren Bordelen.