Azken urteetako balantzea egin eta etorkizunaz aritu dira Orioko alkategaiak

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko maiatzaren 12a

'Karkara'-k antolatuta, zerrendaburuek mahai ingurua egin zuten ostegun iluntzean Kutur Etxean. Saioko bigarren zatian herritarrek aukera izan zuten nahi zutena galdetzeko.Karkara aldizkariak mahaiaren bueltan bildu zituen ostegun iluntzean Orioko alka...

'Karkara'-k antolatuta, zerrendaburuek mahai ingurua egin zuten ostegun iluntzean Kutur Etxean. Saioko bigarren zatian herritarrek aukera izan zuten nahi zutena galdetzeko.

Karkara aldizkariak mahaiaren bueltan bildu zituen ostegun iluntzean Orioko alkategaiak aurreko agintaldiko balantzea egin eta etorkizuneko asmoez hitz egiteko. Saioan parte hartu zuten EAJko Jose Angel Zalduak, Bilduko Emeterio Iribarrek, Orain plataformako Miriam Urangak eta PSE-EEko Irma Domingorenak eta Ana Priedek. Jakes Goikoetxea kazetaria izan zen moderatzailea, eta hark proposatutako galderak banan-banan erantzun zituzten hautagaiek: aurreko egintaldiko balantzea, ekonomia, azpiegitu- rak, zerbitzuak, euskara eta hezkuntza izan zituzten hizpide besteak beste. Bi ordu eta erdi iraun zituen mahai inguruak guztira.

Herritarrek hitza

Mahai inguruaren bigarren atalean herritarrek hartu zuten hitza. Batzuk autokritika egiteko eskatu zieten alkategaiei. Beste zenbait herritarrek etorkizuneko proiektuen inguruko zalantzak agertu zituzten. Motondo, Aizperroko industrialdea eta EAJk Arozena fabrikan eraiki nahi duen erabilera anitzeko adinekoen egoitza izan ziren eztabaidagai. «EAJk nola eraiki nahi du adinekoentzat eta menpesotasuna duten pertsonentzat egoitza herrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak diseinatua duen gizarte zerbitzuen mapan Orion horrelakorik aurrikusten ez bada?», galdetu zuen herritar batek. Herrio natur taldeko kide batek, berriz, gogorarazi zuen alferrik dela Motondoz eztabaidatzea, «legeak horrela uzteko edo berreskuratzeko aukera soilik ematen baitu». Ikastolaren finantzazioaz eta alderdi bakoitzak egin duenaz ere eztabadaitu zuten. Eta eskaera zehatzik ere egon zen: Muntoko aparkaleku alternatiboa asfaltatzea, inguruko etxeei hautsik ez iristeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide