Munduko txapeldunorde dira Ander Zabala eta Imanol Garmendia

Aritz Mutiozabal- Sasoian.Info 2015ko mai. 11a, 13:41

Word Rowing Cup txapelketako podiuma, ezkerrean Ander Zabala eta Imanol Garmendia zilarrezko dominarekin. (Iturria: Joxemari Olasagasti)

Zilarrezko dominarekin itzuli dira Ander Zabala eta Imanol Garmendia Munduko Aulki Mugikorreko Txapelketatik. Esloveniako Bled lakuan hokatu dira estropadak, eta Orioko ordezkariz osatutako bi ontzi atzoko finalera sailkatu ziren, larunbatean jokatutako sailkapen estropaden ondoren.

Zabala-Garmendiak eskura izan zuten garaipena pisu arineko bikoan, baina azkenean bigarren postuan helmugaratu ziren, txinatarren atzetik 26 ehunekotara (6:42.05). Bigarren ontziari dagokionez, Jon Carazo bosgarren tokian  bukatu zuen Biko Absolutuan, 6:49.01eko denborarekin.

Munduko Txapelketaren aurretik, Zabala-Garmendiak nazioarteko estropada bat jokatu zuten, aurreko ostiralean, Bled-en bertan, eta garaipena bereganatu zuten Pisu Arineko Biko kategorian. Hala ere, honakoa ez da izan Oriok asteburuan jokatu duen nazioarteko estropada bakarra izan, ezta garaipena lortu duena ere. Zortzioan ere garaile izan ziren Bordelen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide