Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Curriculuma Sortzen taldeak bizikleta martxa egin du gaur goizean Orioko natur ondarea herritarrei ezagutarazteko. Ekimenaren helburua lehengo Orio nolakoa zen ezagutu, egun nolakoa den aztertu eta etorkizunari begira nolakoa izatea nahi duten herritarrekin hausnarketa egitea da. Horretarako Herrio Natur Taldeko Garbiñe Manterolak eta Eneritz Odriozolak azalpenak eman dituzte eta saioan parte hartu duten oriotarrekin Orioko natur ondareaz hausnarketa egin dute. Antolatzaileak oso gustura daude bizikleta martxak izan duen harrerarekin.
https://youtu.be/6twzrD9pHN8