Pil-pilean dauden gaiez eztabaidatu dute Orioko alkategaiek mahai-inguruan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015ko mai. 8a, 11:37

Ezkerretik hasita Oraineko Miriam Uranga, EAJko Jose Anegel Zaldua, Bilduko Emeterio Iribar, PSE-EEko Irma Domingorena eta Ana Priede. (Egilea: KARKARA) Karkara aldizkariak mahaiaren bueltan bildu zituen atzo Orioko alkategaiak aurreko agintaldiko balantzea egin eta etorkizuneko asmoez hitz egiteko. EAJko Jose Angel Zaldua, Bilduko Emeterio Iribar, Orain plataformako Miriam Uranga eta PSE-EEko Irma Domingorena eta Ana Priedek parte hartu zuten bi ordu eta erdi iraun zituen saioan. Jakes Goikoetxea kazetaria izan zen moderatzailea eta hark proposatutako galderak banan-banan erantzun zituzten hautagaiek: aurreko egintaldia, ekonomia, azpiegiturak, zerbitzuak, euskara eta hezkuntza izan zituzten hizpide besteak beste. Horretaz gain, mahai inguruaren bigarren atalean herritarrek hartu zuten hitza eta herritarrek hautagaiei nahi zutena galdetzeko aukera izan zuten. Zenbait herritarrek etorkizuneko proiektuen inguruko zalantzak agertu zituzte. Motondo, Aizperroko industriagunearen eta EAJk Arazona fabrikan eraiki nahi duen erabilera anitzeko adinekoen egoitza izan ziren eztabaidagai. Horretaz gain, zenbait herritarrek hainbat kexa ere azaldu zituzten mahai-inguruan. BIDEOA jarri du Karkara-k ikusgai bere webgunean, mahai ingurua osorik ikusi nahi duenarentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide