Orioko EAJk bere hautagai taldea aurkeztu du

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 5a

Orioko EAJko hautagaiak. (Iturria: Orioko EAJ) Orioko EAJtik azaldu dute hautagai zerrenda abokatu, merkatari, arrantzale, biologo, informatiko, ingeniari eta ongizatean adituak diren oriotarrez osatua dagela; "boluntariotzarekin eta asoziazionismoarekin konprometitutako pertsonez. Talde anitza eta kohesionatua da, oriotar guztion ongizatea bermatzeko lan egiteko prest dagoena". Bestetik, EAJko kideek herritarrek beren proiektuan parte hartzea nahi dute, "guztion artean Orioren etorkizuna erabaki dezagun.Talde honekin eta zuen partaidetzarekin, Oriok behar duen norabidean arraun egitea lortuko dugu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide