Orain plataformaren hautagaiak. (Iturria: Orain plataforma)
Orioko Orain Herri Plataformak maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen taldea aurkeztu du. Miriam Uranga izango da alkategaia eta datozen lau urteei begira lanerako gogoz jarraitzen dute plataformako kideek. "Orio hobetzeko nahia dugu, horretarako sortu baitzen ORAIN. Badago zer hobetua eta badaukagu zer hobetu. Zuen indarrarekin hori da gure erronka. Oriotarrak izan dira eta izango gure lehentasuna" azaldu du Orain plataformak.