Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguerdi partean jende asko gerturatu da Orioko plazara gaztak, eztiak, ukenduak, bitxiak, eskulanak eta abarrak ikustera eta erostera. Gainera, giroa hobetzeko hainbat erraldoirekin kalejira egin dute, eta jendeak gustura ikusi ditu bateko eta besteko erraldoiak. Musikariek lagunduta ibili dira batetik bestera, eta eliza aldera joan-etorria ere egin dute. Behetik gora eta goitik behera, irudi politak utzi dituzte.
19:00ak arte egongo da artisauek jarri dituzten postuak ikusteko aukera, baita hainbat motatako produktuak erosteko aukera ere.
Gure Esku Dago-k ekitaldia arratsaldean
Gure Esku Dago taldekoek ere mahaia jarri dute azokan, eta nahi duenak euro baten truke eros dezake oihal zati bat, hura apaindu eta ekainaren 21ean egingo den nazio mailako ekitaldian parte hartzeko. Oihala modu sinbolikoan ere eros daiteke. Arratsaldean, 17:00ak aldera oihalak prestatuko dituzte, eta gero talde argazki bat atera nahi dute.