Hainbat produktu egongo da salgai. Besteak beste, eztia.
Postu guztiak herriko plazan jarriko dituzte gaurkoan, eta era askotako artisautza lanak erakutsi eta salduko dira: bitxiak, senda-belarrak, eztia, zeramika, gozokiak, arropak, euskal produktuak, xaboiak, ukenduak eta hortxata besteak beste.
Artisau Azoka 11:00etan zabaldu eta 19:00ak arte edukiko dute zabalik.
Goiz partean azokaz gain, Kataluniatik etorritako erraldoiak ibiliko dira kalez kale, musikaz lagunduta.
Gure Esku Dago ere bai
Azoka egun hau aprobetxatuz, Orioko Gure Esku Dago taldea ere plazan izango da, informazioa banatzen. Mahai bat jarriko dute horretarako, eta nahi duen herritar oro gerturatzera gonbidatu dute.