«Indarrak bikoiztu» ditu Orioko EH Bilduk, eta talde berria aurkeztu du

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko maiatzaren 1a

Orioko EH Bilduk hautagai taldearen aurkezpena egin du orain egun batzuk Kultur Etxean. Ekitaldian izan ziren gaur egun udal gobernua osatzen duen taldea eta udal hauteskundeetara aurkeztuko den lantaldea; denen artean proiektuaren eta lan ereduaren ja...

Orioko EH Bilduk hautagai taldearen aurkezpena egin du orain egun batzuk Kultur Etxean. Ekitaldian izan ziren gaur egun udal gobernua osatzen duen taldea eta udal hauteskundeetara aurkeztuko den lantaldea; denen artean proiektuaren eta lan ereduaren jarraipena islatu zuen Orioko EH Bilduk.

Aurpegi berriak eta udaleko kudeaketan esperientziadunak bildu dituzte. «Ez du inork ihes egin, talde berri bat etorri da eta indarrak bikoiztu egin ditugu». Emeterio Iribar da EH Bilduren alkategaia, eta Beñat Solaberrietak alkateak adierazi zuenez, udala «inork baino hobeto» ezagutzen du zerrendaburuak.

Datozen egunetan zabalduko du herri programa. Azken hilabeteetan hainbat arlotako oriotarrekin aritu da alderdia hurrengo lau urteetarako herri programa lantzen, eta Iribarrek proiektu «serioa eta egingarria» dela azpimarratu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide