Sei itzaik eta idi parek hartuko dute Bizi Iturri Sarian, hiruna egun bakoitzean. Maiatzaren 1ean, ostiralean, Oliden (Orio), Patxi Arzadun (Aia) eta Erlete (Itziar) ariko dira lehian Aiako probalekuan, 22:00etatik aurrera, eta larunbatean (maiatzaren 2an), berriz, Iñaki Oliden (Orio), Gaztelu Iturgintza (Zaldibia) eta Iñaki Lopategi (Birle), toki eta ordu berean. Idiak probalekuko 1,750 kiloko harriarekin jardungo dira, baina oraingo honetan 100 kiloko gainkarga erantsiko diote; hau da, 1.850 kilorekin ariko dira lanean. Larunbateko saioaren ondoren, bi itzairi omenaldia egingo diete: Juan Arrillaga Arruti-ri eta Agustin Haundia berritxuarrari.