Igandean Artisau Azoka egingo dute Orion

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 28a

Plazan egingo dute aurten Orioko Artisau Azoka. (Egilea: Aiora Larrañaga) Aurtengoan postu guztiak herriko plazan jarriko dituzte eta antolatzaileek jakinarazi dute era askotako artisautza-lanak erakutsi eta salduko direla: bitxiak, senda-belarrak, eztia, zeramika, gozokiak, arropak, euskal produktuak, xaboiak, ukenduak eta hortxata besteak beste. Artisau Azoka 11:00etan zabalduko dute eta 19:00ak arte izango dira postuak irekita. Goiz partean azokaz gain, Kataluniatik etorritako erraldoiak ibiliko dira kalez kale, musikaz lagunduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide