Filmetako soinu banden kontzertua izango da gaur Orion

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 24a

ORIO // Gaur 20:00etatik aurrera filmetako musikaz zuzenean gozatzeko aukera egongo da Orioko Bariko San Nikolas elizan. Orioko parrokiak antolatu du kontzertua, eta bertan parte hartuko dute Goratzar abesbatzak, Ana Salaberria sopranoak, Pedro Miguel ...

ORIO // Gaur 20:00etatik aurrera filmetako musikaz zuzenean gozatzeko aukera egongo da Orioko Bariko San Nikolas elizan. Orioko parrokiak antolatu du kontzertua, eta bertan parte hartuko dute Goratzar abesbatzak, Ana Salaberria sopranoak, Pedro Miguel Aginaga biolin-jotzaileak, Suzanna Guteri flauta-jotzaileak, Iker Telleria perkusio-jotzaileak, Jon Lizaso tronpa-jotzaileak eta Loreto Aramendi organo-jotzaileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide