Orioko Gomazko Pala Txapelketan izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 22a

Orioko Gomazko Pala Txapelketa antolatuko du pilota elkarteak eta izen emateko epea ireki dute hilaren 27a arte. Karela kiroldegian dago horretarako aukera, bertan izen-abizenak eta mugikor zenbakia zehaztu eta 20 euro ordaindu beharko dituzte bikoteko. Bertan parte hartzeko bikoteko kide batek Oriokoa edo Aiakoa izan behar du. Informazio gehiago 687079281 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidalita

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide