Orioko EH Bilduko hautagaiak
Orioko Kultur Etxean egingo dute ekitaldia 19:00etatik aurrera eta bertan aurkeztuko dituzte Emeterio Iribar alkategaia eta gainontzeko hautagaiak. Orioko EH Bilduk Udal herri programa eta hautagai taldea osatzeko prozesu irekia eta parte hartzailea egin du oriotarren artean eta prozesuaren balorazio positiboa egin dute. Dena dela, bide horretan hutsuneak antzeman dituzte eta datozen urteetara begira beren boz-emaileekin "harremanak sendotzea eta harremanetarako bide egokiak finkatzea” izango da Orioko EH Bilduren helburua.