Iazko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. (Egilea: Onintza Lete Arrieta)
Ekainaren 27an izango da gaztetxoen bertsolaritza jai handia eta bertan herrialde bakoitzeko bi ordezkarik parte hartuko dute. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker eta denera 112 gaztetxo parte hartzen ari dira herrialdekako kanporaketa saioetn.