Orion Mendibeltz zelaiaren ondoko aparkalekuan TAO sistema jarriko dute uda sasoian

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 21a

Mendibeltz zelaiaren ondoko aparkalekuan TAO sistema jarriko dute uda sasoirako. (Egilea: Aiora Larrañaga) Hondartza eremuko aparkalekuak duen funtzionamendu bera izango du futbol zelai ondoko aparkaleku handiak, beraz, Orioko TAO binetak ez dituzten autoek bertan aparkatzeagatik ordaindu egin beharko dute 10:00etatik 20:00etara bitartean. Uda sasoian egongo da indarrean, hau da, ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera (datak zehazteko daude). Iaz proposatu zuen neurria Orain udal taldeak, baina ez zen aurrera atera EH Bildu eta EAJ aurka agertu zirelako. Dena dela, aurten berriz proposamena egin du Orainek eta EAJk aldeko jarrera izan du. Orioko EH Bildu ez dago neurriarekin ados, Mendibeltz ondoko aparkalekua "herrian ibilgailuak aparkatzeko dagoen eremu libre gutxienetakoa dela" uste baitute. Ildo horretan, jakinarazi dute Munto eremuan udalak egokitu zuen aparkaleku alternatiboan ez dela TAOa ordaindu behar izango. Gainera, Obra eta Zerbitzu batzordeburu Amaia Dorronsorok jakinarazi du aparkaleku alternatiboan konponketa lanak eta betelanak egingo dituztela bihartik aurrera, neguan egin dituen euriteen eraginez lurzorua kaltetu delako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide