Giro ederra izan zen Orioko Kros Txikian

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 20a

Igandean Orioko Kros Txikia jokatu zen hondartza inguruan Zaragueta Herri Eskolak antolatuta eta ederki pasa zuten bertan bildu ziren haur eta gaztetxoek. HH, LH eta DBHko ikasleek parte hartu zuten lasterketan eta gustura ibili ziren denak korrika; gainera, parte-hartzaile guztiak izan ziren irabazle, denentzat domina prestatu baitzuten antolatzaileek. Argazkiak Zaragueta Herri Eskola  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide