Orain herri plataformak, hautesle-taldea izanik, ohiko alderdien egutegi eta prozedura desberdina jarraitu behar du udal hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko. Hautesle-taldeek aurkezten diren deialdi bakoitzera sinadura kopuru zehatz bat aurkeztu behar izaten dute; 5.000-10.000 biztanleko herrietan esaterako, gutxienez 100 sinadura aurkeztu behar dituzte. Orainek ostegunean Donostiako Auzitegian dagoen Hauteskunde Batzordean 110 sinadura aurkeztu zituen eta zuzendaritzatik eskerrak eman dizkiete Orain herri plataforma hauteskundeetan egon dadin babesa eman duten oriotar guztiei. "Gure esku dagoen guztia egingo dugu orain arte bezala lanean jarraitzeko".
Dagokion prozedura beteta, Orainek udal hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagai zerrenda jakinarazi du.
Miriam Uranga Egurza izango da zerrendaburua. Ondoren hurrengo herritarrek osatuko dute zerrenda: Joxe Angel Iparragirre Alberdi, Jexux Mari Arriaran Elkorobarrutia, Eder Etxeberria Korta, Ane Agirrebeña Gereka, Andoni Fernandez Ostolaza, Iñigo Arruti Agirre, Jaime Colado Gutierrez, Arantxa Manterola Lertxundi, Kristina Salsamendi Ayestaran, Luix Mari Aduriz Iruretagoiena, Jon Otaegi Aizpurua eta Aitziber Indart Telleria.