Emakumeentzat autodefentsa ikastaroa egingo dute

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 16a

ORIO // Larunbaterako autodefentsa ikastaro bat antolatu dute Orioko Karela kiroldegian 10:00etatik 12:00etara. Bertan parte hartzen dutenek oinarrizko teknika batzuk ikasiko dituzte. Kiroldegiko bazkide direnek hiru euro ordaindu beharko dituzte eta b...

ORIO // Larunbaterako autodefentsa ikastaro bat antolatu dute Orioko Karela kiroldegian 10:00etatik 12:00etara. Bertan parte hartzen dutenek oinarrizko teknika batzuk ikasiko dituzte. Kiroldegiko bazkide direnek hiru euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek bost euro. 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago ikastaroa. Izena Kiroldegian bertan edo 43-89 4428 telefono zenbakira deituta eman behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide