Txurrumuskik begiraleak behar ditu. (Iturria: Karkara.com)
Txurrumuski Elkarteak uda sasoirako begiraleak behar ditu. Interesa dutenek bihartik maiatzaren 15era arte izango dute izena emateko aukera. Hamasei urte edo gehiago dituzten eta euskaraz komunikatzeko gai diren pertsonen bila dabiltza. Aisialdiko begirale titulua izatea eta oriotarra izatea baloratuko dituzte besteak beste. Lan eskaintzan izena emateko formularioa
hemen eskuratu daiteke.