Orioko Kros Txikia jokatuko da igandean

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko apirilaren 16a

Orioko Kros Txikia (Iturria: Zaragueta Eskola) Igandean haurrek eta gaztetxoek dortsalak jantzi eta lasterketa batean parte hartzeko aukera izango dute, Zaragueta Eskolak Kros Txikia antolatu baitu iganderako. Hasiera batean otsailaren 1erako antolatu zuten haurren zuzendutako kirol hitzordua, baina eguraldi txarra zela-eta bertan behera utzi behar izan zuten eta datorren asteburuan antolatzea erabaki dute. 11:45ean bilduko dira parte hartzaile guztiak Zaragueta Herri Eskolako sarreran eta 12:00etan emango zaio hasiera probari. Haur bakoitzak bere adin tarteari dagokion dortsala eramango du eta dortsala bular parean dutela parte hartu beharko dute. Hala ere, antolatzaileek jakinarazi dute dortsalak zintekin lotuta joan beharko duela eta eta inola ere ez «katekorratzekin lotuta». Igandean lasterka aritu nahi duten haurrek Zaraguera Herri Eskolako zuzendaritzan edo 943-894052 telefono zenbakian, Orioko Kultur Etxean eta Karela Kiroldegian eman beharko dute izena. Egunean bertan ere izango da horretarako aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide