Apirilean hainbat konponketa lan egingo ditu Orioko Udalak

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko apirilaren 15a

Muntoko pasealekuan erortzear dauden bi eserleku konpontzen ari dira. Anibarko Portuan aparkalekuak eta herrigunean bidegorria margotuko ditu udalakApirilean zehar hirigintza arloan hainbat lan egitea aurreikusi du Orioko Udalak. Alde batetik, Ibai Ond...

Muntoko pasealekuan erortzear dauden bi eserleku konpontzen ari dira. Anibarko Portuan aparkalekuak eta herrigunean bidegorria margotuko ditu udalak

Apirilean zehar hirigintza arloan hainbat lan egitea aurreikusi du Orioko Udalak. Alde batetik, Ibai Ondotik Anibarko Portura doan pasealekuko argiteria hobetzeko 20 farolaren argi-buruak aldatuko ditu; horrela, argiteriarekin tarte horretan izan diren arazoak konponduta geratuko direla uste du.

Bestetik, hainbat eremu ere konponduko dituzte; Muntoko pasealekuan erortzear dauden bi eserleku; Dikeko aldapan, Antxiola kalean, alboko harrizko hesia eta Kale Nagusiaren bukaerako galtzarria.

Horretaz gain, Anibarko Portuko aparkalekuetan marrak margotuko ditu udalak auzotarrek hala eskatuta. Eta, herri barruko errepidean zehar bidegorria markatuko du bizikletentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide