OBBk bi partidetatik bat irabazi du liderraren aurka

Aritz Mutiozabal- Sasoian.Info 2015ko api. 14a, 18:19

Orioko Bate Bizkorrak taldeko jaurtitzailea. (Egilea: Sergio Berdasko)
Atsedeneko jardunaldiaren ostean, Sofboleko Liga Nazionalaren bigarren atalari hasiera eman zion Orioko Bate Bizkorrak taldeak asteburuan. Etxean jokatu zuen, Orioko Mendibeltz zelaian, eta sailkapeneko buru Sant Boi talde katalanaren aurka partida bat galdu eta bestea irabazi zuten. Lehenengo partidan, talde oriotarra gogor hasi zen, Yusmeri Pacheko jaurtitzaileak eginiko lan itzelaren ondorioz. Etxekoak eroso aritu ziren, eta aise irabazi zuten 7-0ko emaitzarekin. Bigarren partida, aldiz, zailagoa izan zen, talde katalana erasoan erregularragoa izan zelako. Defentsan eginiko akatsen ondorioz, Sant Boi hasieratik aurreratu zen markagailuan. OBB lehia eusten saiatu zen arren, 8-1ekorekin amaitu zen partida.

Talde oriotarrak Bartzelonara bidaiatuko du asteburu honetan, Gava-ko Project S. Gavanenc taldearen aurka jokatzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide