Joseba Irazokiren kontzertuko sarrerak eskuratu daitezke

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 14a

ORIO // Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren barruan Joseba Irazokik bakarlari formatuan kontzertua emango du ostiralean Orioko Kultur Etxean, 22:30ean hasita. Irazokik argitaratu duen azken lana hainbat musikarirekin elkarlanean grabatutako diskoa da, bain...

ORIO // Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren barruan Joseba Irazokik bakarlari formatuan kontzertua emango du ostiralean Orioko Kultur Etxean, 22:30ean hasita. Irazokik argitaratu duen azken lana hainbat musikarirekin elkarlanean grabatutako diskoa da, baina bakarkako kontzertuak ematen jarraitzen du Berako artistak. Kontzertuan 120 lagunentzat tokia izango da eta Irazokiren musikaz gozatu nahi dutenek, Kultur Etxean hartu beharko dute gonbita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide