Emeterio Iribar izango da Orioko EH Bilduko alkategaia udal hauteskundeetarako

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko apirilaren 13a

Orioko EH Bilduko hautagaiak. (Iturria: Orioko EH Bildu) Lau legealditan herri mailako politikan aritu da Iribar;  1985-987, 1987-1991, 1991-1995 eta 1999-2001 legealdietan zinegotzi izan zen Orioko Udalean. Guztira 12 urte egin ditu udaletxean , beraz "esperientzia handia du". Apirilaren 23an egingo du Orioko EH Bilduk ekitaldi nagusia 19:00etan Kultur Etxean eta bertan aurkeztuko du udal hauteskundeetarako hautagaien lan taldea. "Lan talde anitza eta sendoa izango da. Ziur gaude lan taldeak EH Bilduren oinarrian dagoen elkarlanarekin eta babesarekin lan bikaina egingo duela datozen lau urtetan. Udalaren kudeaketa hobetu eta herriko eragileekin elkarlanean aritzeko pertsona egokiekin osatu dugu zerrenda" zehaztu du Iribar zerrendaburuak. Udal-herri programa eta hautagai taldea osatzeko prozesu irekia eta parte-hartzailea egin du Orioko EH Bilduk eta "gustura" daude emaitzarekin. Dena dela, onartu dute oraindik badutela zer hobetua. Horregatik, datozen urteetarako Orioko EH Bilduren lehentasuna izango da bere "oinarriekin harremanak sendotzea eta harremanetarako bide egokia finkatzea". Orioko EH Bilduren zerrenda udal hauteskundeetarako - Zerrendaburua Emeterio Iribar - Ondoren, Amaia Dorronsoro, Gotzon Igoa, Amagoia Iribar, Bixente Lasa, Aizpea Ubegun, Asier Sarasola, Beñat Karrera, Nagore Rementeria, Gorka Puertas, Olatz Olariaga, Laida Iturralde, Unai Eizagirre, Alberto Agirrezaldegi, Jesus Antonio Makazaga, Anuska Esnal, Joxemari Olasagasti, Xabier Sukia, Jon Agirresarobe, Ekiñe Saizar, Beñat Solaberrieta

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide