EGITARAUA
APIRILAK 18
Orioko historiaz gosari-tertulia. Giza eta Gizarte Zientzien arloko txostena itxi aurretik, dokumentuari azken astindua eman nahi dio Orioko Curriculuma Sortzen taldea herritarrekin batera. Arloan lagundu diguten herriko adituak eta interesa duen herritar oro kafe beroa eta galleten bueltan bildu nahi dituzte. Tertulian parte-hartzeko, kultur etxean eman behar da izena apirilaren 15a baino lehen.
APIRILAK 20 / 27
Orioko musika irakaskuntzaz hausnarketa saioak. Danbolin Musika Eskola eta ikastetxeetako musika irakasleen arteko saioak. Herriko musika irakaskuntzaren dinamikak aztertuko dira eta aurrera begira, elkarlanerako aukera berriak bilatu.
MAIATZAK 9
Natur Zientzien arloaz bizikleta martxa. Eneritz Odriozola eta Garbiñe Manterolaren gidaritzapean, herriko txoko ezberdinak bisitatuko dituzte Natur eta Osasun Zientzien arloko txostenari azken astindua emateko.
EKAINAK 12
Orioko Curriculumaren aurkezpen ekitaldia eta lunch-a. Behin behineko Orioko Curriculuma aurkeztuko dute, eta proiektuak nazio mailan izan duen oihartzunaren berri ere emango da ekitaldian. Ikasturte honen amaieran, Orioko Curriculuma Sortzen Kultur Elkarteak Ijitoen Akordioa sinatzean harturiko kompromezua beteko du: Orioko Curriculuma definitzea, berau herriko hezkuntza eragileen esku utziz, aplikatu, erabili, garatu... dezaten.