Apirilean hainbat hirigintza lan egitea aurreikusi du Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 27a

  Orioko irudia (Iturria:Orioko Udala) Apirilean zehar hirigintza arloan hainbat lan egitea aurrikusi du Orioko Udalak. Alde batetik, Ibai Ondotik Anibarko Portura doan pasealekuko argiteria hobetzeko 20 farolaren argi-buruak aldatuko ditu; horrela, argiteriarekin tarte horretan izan diren arazoak konponduta geratuko direla uste du. Bestetik, hainbat eremu ere konponduko dituzte; Muntuko pasealekuan erortzear dauden bi eserleku, Dikeko aldapan, Antxiola kalean, alboko harrizko hesia eta Kale Nagusiaren bukaerako galtzarria. Horretaz gain, Anibarko Portuko aparkalekuetan marrak margotuko ditu udalak auzotarrek hala eskatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide