Pazko Asterako haurrentzat goizeko jarduerak antolatu dituzte Karela Kiroldegian

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 25a

Pazko Astean igerileku jokoak ere egingo dituzte haurrek. (Egilea: Nerea Uranga) Apirilaren 7tik 10era haurrentzat goiz pasak antolatu dituzte Karela Kiroldegian. 09:30etik 12:30era hainbat tailer eta ikastaro egingo dituzte parte-hartzaileek: eskulanak, multikirola, igerileku jolasak eta padela. Abonatuentzat 47 euroko kostua izango du jarduerak eta abonatuak ez direnek, 54 euro ordaindu beharko dute. Informazio gehiago nahi dutenei 943894428 telefono zenbakira hots eginda argituko dizkiete zalantzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide