Haurren saskibaloi partida Orioko Karela Kiroldegian. (Egilea: Aiora Larrañaga)
Orioko eta Zarauzko Saskibaloi Taldeak Aste Santuko oporraldirako gaztetxoentzat saskibaloi topaketak antolatu ditu. Orioko Karela kiroldegian izango dira gaztetxoen teknifikazio saioak, eta 2003tik 2006ra jaiotako haurrei daude zuzenduak; entrenamendu irekiak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek, eta nahi duenak parte hartu dezake. Egutegia eta saioen ordutegia
zast.es webgunean dago eskuragarri.