Irteera egingo dute Oriotik Arantzazura apirilaren 2an

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 25a

  Talai Mendi Elkarteak irteera antolatu du Oriotik Arantzazura. Talai Mendi Elkarteak apirilaren 2rako irteeea antolatu du Oriotik Arantzazura. 04:00etan irtengo dira parte-hartzaileak Orioko plazatik eta egun osoko ibilaldia egingo dute; 60 kilometroko ibilbidea osatuko dute, baina lasai egiteko asmoa dutela azaldu dute antolatzaileek, bazkaltzeko eta atseden hartzeko geldialdiak eginez. Bertan parte hartu nahi dutenek, bilera egingo dute martxoaren 31n, asteartean, 20:30ean Talai Mendi Elkarteko lokalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide