Larunbat goizean Bigarren Eskuko Azoka egingo dute Orioko plazan

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 25a

Bigarre Eskuko Azoka egingo dute larunbatean Orioko plazan. (Egilea: Aiora Larrañaga) Larunbatean bigarren eskuko gauzen azoka egingo dute goiz partean herriko plazan, 10:00etatik 15:00etara bitartean. Salmenta-gunea jarri nahi duten herritarrek aldez aurretik egin behar dute eskaria udaletxera deituta. Udalak mahaia eta astoak jarriko ditu eta norberaren ardura izango da postua egokitzea. Ostegunean izango da udalean izena emateko azken eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide