Orioko 'Gure Esku Dago' taldeak bilera egingo du ostegunean

Urola Kostako Hitza 2015ko mar. 25a, 12:54

Orioko Gure Esku Dago taldeak bilera irekia antolatu du ostegun arratsalderako. Bertan lantaldea sendotu eta aurtengo ekitaldiak antolatu nahi dituzte, eta horretarako oriotarren babesa ezinbestekoa dela uste dute. Beraz, herritarrak animatu nahi dituzte 18:30etik aurrera Kultur Etxean egingo duten bileran parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide