Orioko Taldekako Bertso Txapelketa jokatuko da larunbatean

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 20a

Larunbatean jokatuko da Orioko Taldekako Bertso Txapelketa. Korrika Kulturaren barruan antolatu dute ekimena eta Orion bertsolaritza eta bertsozaletasuna zabaltzea du helburu. Egun osoko txapelketa izango da eta hiru saio egingo dituzte. Herriko 12 bertsolarik parte hartuko dute lehian lau taldetan banatuta. Horretaz gain, saio bakoitzean artista gonbidatuak ere izango dira eta kulturaz eta umorez beteko dute denen artean bertso txapelketa. EGITARAUA 1. saioa Satxota Sagardotegian izango da 16:00etan. Euskaltzaleen bazkariaren ostean Egoitz Eizagirre, Arrate Illaro eta Igor Salsamendik osatutako taldea, Imanol Lizarazu “Habana”, Mikel Iruretagoiena eta Antxon Manzisidorren aurka lehiatuko dira. Ainhoa Zumeta eta Eneritz Odriozola izango dira aurkezleak eta Maider Sukia, Laida Iturralde eta Iñaki Larrañaga artista gonbidatuak. 2. saioa Errusta tabernan izango da 20:00etan. Ibai Esoain, Rosi Lazkano eta Aitor Arregiren taldea, Iñaki Gurrutxaga, Iker Gurrutxaga eta Unai Manterolaren aurka lehiatuko dira bertsotan. Jokin Salsamendik aurkeztuko du saioa eta Zigor Esoain eta Ibon Berasaluze izango dira artista gonbidatuak. 3. saioa, bertso txapelketako finala 00:00etan Kalakari tabernan. Aurreko bi kanporaketak irabazten dituzten taldeek parte hartuko dute saioan. Oskia Yabenek aurkeztuko du eta Jon Agirresarobe Torrotxo izango da artista gonbidatua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide