OBB taldeak Espainiako Sofbol Ligako lehen bi partidak galdu ditu

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko martxoaren 18a

Orioko Bate Bizkorrak taldeko jokalaria bateatzen. (Egilea: OBB) Orioko Bate Bizkorrak taldeak Espainiako Sofbol Ligari hasiera eman zion asteburuan Herrialde Katalanetan jokatu zituen bi partidekin. Bertan, aurreko denboraldiko txapeldunorde eta Kopako txapeldun Sant Boi taldea izan zuten aurkari eta oriotarrek ez zuten garaipenik lortu. OBBko kideen azaldu dutenez, Orioko taldea lehen partida irabazten hasi zen, baina 2-2 zihoazenean kataluniarrek karrera bat egin zuten eta partida irabaztea lortu zuten. Bigarren partidan ere hasieran oriotarrak jarri ziren aurretik markagailuan, baina Sant Boi taldeak azkar aurre hartu zien eta 10-2 ematzarekin irabazi zuten partida kataluniarrek. Azken partidan Amaia Larraza jaurtitzaile kadeteak debuta egin zuten Espainiako Ligan talde oriotarrarekin. Hurrengo jardunaldia etxean jokatuko du OBB taldeak, igandean 11:00etan hasiko dute lehen partida Mendibeltz Futbol Zelaian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide